Argindarra edo elektrizitatea karga elektrikoaren fluxuak sortzen dituen fenomeno fisikoen multzoari deritze. Multzo horretan oso ezagunak diren fenomenoak daude, adibidez argia edo elektrizitate estatikoa, baina baita ezezagunagoak diren beste batzuk ere, esaterako eremu elektromagnetikoak edo indukzio elektromagnetikoa. Magnetismoarekin batera, elektrizitateak elektromagnetismoa osatzen du.